top of page

Serguéi Prokófiev musikari ukraniarrak 1936ean idatzi zuen ipuin musikatua da, musika sinfonikoa haurrei modu dibertigarri batean hurbiltzeko asmoz.

Ipuin errusiar bateko pertsonaiak hartu zituen konposatzaileak eta bakoitzari instrumentu bat egokitu zion errepresentazio modura.

 

Honela, Peru, orkestako hari-instrumentuen bidez azalduko da; txori txikia zeharkako txirula izango da; zoritxarreko ahatea oboea; katu zuhurra klarinete goxoa; aitona, beti marmarrean fagota; basoan bizi den otso handia trompak; eta basoan errondan dabiltzaten ehiztariak tinbalak eta bonboa.

ARGUMENTUA

Pedro mutiko ausarta da eta basoan bizi den otsoa ehizatzea amesten du. Berarekin bizi den aitonak ez dio uzten baina txoria, ahata eta katuaren laguntzarekin otsoa bereganatzea lortuko du.

bottom of page