top of page

PROPOSAMENA

Bost urteko haurrekin has gaitezke kanonak lantzen. Aurkeztuko diegu jolas bat bailitzan, BURUGOGORREN JOLASA.

Lehenik kanta ikasi behar dugu GITARRAREN LAGUNTZAZ edo azpiko lerroaren bitartez

Anai Xantirekin has gaitezke, GELA GUZTIA nire aurka ea nork irabazten duen.

Ni aurretik hasiko naiz abesten eta nik esandakoan zuek hasiko zarete kantatzen hasieratik.

Kontuz¡¡¡ Ez zoazte nirekin, atzeko bagoiean zoazte, BURUGOGORRAK IZAN BEHAR DUZUE.

Ez egin niri kasurik, GITARRARI EGIN KASU.

Has gaitezen...gaizki. Nik bat zuek zero.

Berriro...ongi. Enpate.

bottom of page